Duela aste batzuk, ETBko Teknopolis saioko lan-taldea etorri zen Orokietara grabazio batzuk egitera. Zientziaren irakaskuntzari buruzko saio bat egitekotan ziren, eta Orokietan ikasleek matematika nola ikasten duten ikusi nahi zuten. EABA sistemari buruzko azalpen batzuk emateaz gain, matematika modu manipulatiboan ikasteak zer onura dakartzan azaldu genien.
Joan den asteburuan eman dute saioa ETB1en. Hemen duzue saioaren lotura.