Aste honetan, Orokietan, liburu astean murgilduta gaude. Atzo, HH-ko eraikinean, liburu azoka antolatu zuten Balurdin guraso elkartekoek. Arrakastatsua izan zen azoka eta familia eta haur ugari hurbildu ziren bertara. Etxean ditugun liburuei bigarren bizitza emateko aukera paregabea izan zen. Ondoren, Lur ipuin kontalaria egon zen HH-ko psikomotrizitate gelan eta haurrak oso gustura egon ziren.

Gaur, 16:00etatik 18:00ak bitartean, LH-ko eraikinean egongo da liburu azoka. Animatu zaitezte etortzera!